Paul Baudry
Paul Baudry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Paule Saint Mordé Baudry |
Jaiotza | La Roche-sur-Yon, 1828ko azaroaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1886ko urtarrilaren 17a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Paul Baudry's tomb (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (1844 - 1850) French Academy in Rome (en) (1851 - 1855) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Antoine Sartoris (en) Michel Martin Drolling (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Paris eta Erroma |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | Akademizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
Paul Jacques Aimé Baudry (La Roche-sur-Yon, 1828ko azaroaren 7a-Paris, 1886ko urtarrilaren 17a), frantziar margolaria, akademizismoaren ordezkari ospetsuenetako bat izan zen Frantziako Bigarren Inperioan. Ambroise Baudry (1838-1871) arkitektoaren anaia nagusia da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Familia apaleko semea, Paul Baudry La Roche-sur-Yonen jaio zen. Hamasei urterekin, udal ikasketetarako beka bati esker, Parisera joan zen ikastera, eta han Arte Ederren Eskolan sartu ahal izan zen, 1845ean.
1850ean Erromako Sari Nagusia jaso zuen Zenobia artzainek Araxes ibaiaren ertzean aurkituta margolanagatik. Sari honek Italian urte batzuetako egonaldia egitera eraman zuen, non, batez ere Il Correggio eta Tizianoren manierismoan, bere inspirazio iturri nagusietako bat aurkitu zuen. Eragin horrek markatu zituen bere lanak Frantzian egin zuen ibilbide artistiko osoan zehar. Napoleon III.ak Garnier Operaren etxeko dekorazioa enkargatu zion.
1886an, Ekialdean zehar bidaia bat egin ondoren, Baudry Parisen hil zen, Joana Arc-ekoari buruzko Parisko Panteoia apaintzeko proiektua gauzatu ahal izan baino lehen. Bere lankideetako bi, Paul Dubois eta Antonin Mercié, bere anaia Ambroise Baudryrekin lankidetzan aritu ziren, hilobi-monumentu bat eraikiz Parisko Père Lachaise hilerrian, non margolaria ehortzi zuten.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieratik, Baudryren talentua erabat akademikoa agertzen da, aldi berean dotoretasunez eta fineziaz betea, baina, nolabait, originaltasunik gabeko zerbait. Erretratu eta konposizio mitologikoak ere margotu zituen arren, Baudry, funtsean, muralista izan zen, eta arlo horretan lortu zuen ospe handiena, kolorearen maneiuan maisutasun handia erakutsiz, Parisko Kasazio Gortean, Chantillyko gazteluan edo Garnier Operako foyer-ean ikus daitekeen bezala. Fould, Galliera edo Paivabut hotelak ere apaindu zituen.
Ikasleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- René Ménard (1862-1930)
- Charles Moreau-Vauthier (1857-1924)
Lan ezagunenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maraten hilketa (Nantesko Arte Ederren museoa)
- Venusen bainua (Bordeleko Arte Ederretako Museoa)
- Noeren horditasuna (Chantilly Kontearen museoa)
- Egia (Orsay museoa)
- San Hubertoren ikusketa (Chantilly Kontearen museoa)
- Alfred Beurdeleyren erretratua (Orsay museoa)
- Charles Garnierren erretratua (Orsay museoa)
- Bédoyère kontesaren erretratua (Compiègneko gazteluaren Museo Nazionala)
- Venus Kupidorekin jolasten (Chantilly Kontearen museoa)
- Zenobia artzainek Araxes ibaiaren ertzean aurkituta (Parisko Arte Ederren Eskola)
- Perla eta olatua (Pradoko museoa)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Magdalena penitentziagile.
-
Maraten hilketa.
-
Zenobia artzainek Araxes ibaiaren ertzean aurkituta.
-
Egia.